XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. 1970ean, aita eta anai-arrebekin batera (aita 1959an hil zen) Gipuzkoako Billabonan aurkitzen den Etxe-Ondon bizitzera noa.

Etxe hau aitaren familiarena izan zen zenbait belaunalditan eta txikitandik erakarmen handia zuen niretzat.

Eraikuntzaren tamaina handia, kapila, ikuilua, behi eta guzti, baratza handia eta misiolari batek Libanotik hazia ekarririk arbaso batek erein zuen libandar zedro eskerga, guzti honek erabat liluratzen ninduen eta beti bizilekutzat eduki nahi izan nuen leku bihurtzen zuten; itsasotik 18 kilometroz aldendu banintzen ere, halere konpentsatu egin ninduen 1970. urtean artean paradisuzkoa zen etxe-inguruneak.

2. Etxe-Ondo gaur egun.

Ageri denez ingurunearen hondamendia ia kaotiko izateraino iritsi da.